Rajoy salatu dute, armagabetzea "galaraztea" egotzita

2016ko abenduaren 21a
11:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Publico.es atariak zabaldu duenez, Luhusoko operazioaren harira salaketa bat aurkeztu du Mikel Arizaleta Herri Batasuneko Bilboko zinegotzi ohiak. Zehazki, salaketa Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Juan Ignacio Zoido Barne ministroa eta operazioan parte hartu zuten guardia zibilen aurkakoa da, eta ETAren armagabetzea "galaraztea", "nahastea" eta "sabotatzea" leporatu die.

Salaketan, Arizaletak goraipatu egin du Luhuson atxilotutakoek "bakeari eginiko ekarpena", eta azpimarratu du polizia operazioak berak agerian uzten duela ETAk hasi duela armagabetze prozesua. Gainera, kritikatu du Espainiako Gobernua "eta bere erakunde polizial eta judizialak" bakegintzan izaten ari diren jarrera, eta Luhusoko operazioa "bake prozesuaren aurkako boikot" gisa jo du. Hori horrela, salaketa tramitera onartzeko eskatu du, "bakearen boikotatzaileak auzipetu, epaitu eta zigortu ditzaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.