Erreakzioak
Rubalkaba: "Gora Euskadi Askatuta oihukatzeagatik lau urteko kartzela zigorra ezartzea izango da hurrengoa"
Jose Antonio Rubalkaba EAJko parlamentarioaren ustez, atzo Espainiako Gobernuak iragarritako Zigor Kodearen aldaketak "izen-abizenak" ditu. "Izen-abizenak dituzten bi artikulu dira, bata Juan Jose Ibarretxerena eta bestea Juan Maria Atutxarena. Hori legea ez baino, edozer gauza da". Rubalkabaren esanetan, Michavilak egingo duen hurrengo erreforma "Gora Euskadi Askatuta" oihukatzeagatik lau urteko kartzela zigorra ezartzea izango da. "Uste dut PPkoek Franco on egingo dutela", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu