Sarkozyk herrialde nagusien arteko bilera antolatuko du

2008ko urriaren 21a
10:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko eta Europa Batasuneko txandakako presidenteak munduko herrialde nagusien arteko bilera antolatuko duela iragarri du gaur, finantza krisia dela-eta. Haren arabera, G7ko herrialdeek (Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia, Kanada), eta Errusia, Mexiko, Brasil, Txina, India eta Hegoafrikak hartuko dute parte.

"Benetako erantzunak prestatzeko garaia da", esan du Sarkozyk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.