Anoetako estadioan eta Araba, Bizkai eta Euskadiko futbol federazioen egoitzetan izango dira salgai euskal selekzioaren partida ikusteko sarrerak, baina Mauka.eu webguneak ere salduko ditu sarrerak; areago, gainontzeko saltokietan baino merkeago eskaintzen ditu atari horrek.
Bi sarrera erosita, hirugarrena doan lortzeko eskaintza jarri du Mauka.eu-k. Erdialdeko tribuna nagusirako sarrerak 25 euroan izango dira salgai, baina Maukan, ordea, hiru sarrerako lotea 50 euroan eskura daitezke; ekialdeko tribuna nagusiko hiru sarrera, 46 euroan; tribunaren alboko hiru, hogei euroan; eta harmailetako hiru sarrera, 45 euro ordaindu beharrean, 30 euroan.
Sei bat egunez izango da sarrerak Maukan eskuratzeko aukera.