Sinadurak biltzen ari dira Nafarroan ETB ikus dadin

2016ko maiatzaren 4a
21:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Haserrea piztu du Espainiako Gobernuak EITBri Nafarroan ETBren seinalea eteteko agindu izanak. Astearte iluntzean jakinarazi zuen EiTBk ostegunetik aurrera beteko duela agindu hori, hala egin ezean hedabide publikoaren "ekipo eta instalazioak zigilatzeko" agindu baitu Madrilek.

ETB Nafarroan ikusi ahal izateko, sinadura bilketa bat abiatu dute Interneten, eta ia 9.000 dira eskariarekin bat egin dutenak: "Zenbat eta telebista kate anitzagoak ikusteko aukera izan, orduan eta hobeto. Defenda dezagun eskubide hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.