VW Poloaz gain bigarren modelo bat egiteak 350.000 autoko produkzioa ekarriko lioke Landabengo lantegiari. Iaz ia 300.000 ibilgailu egin zituen. Sindikatuekin gaur goizean egindako bileran, VWek ziurtatu die Landabengoa izango dela aurrerantzean ere Poloren lantegi nagusia, eta bigarren modeloa haren osagarri izango zela.
Modelo hori lortzearren, langileek soldatak izoztu beharko dituzte bigarren modeloaren lehen urtean, eta KPIren erdia igo beharko lukete hurrengo bietan. Langileen absentismoa %6,5etik %3,5era jaitsi beharko luke 2018rako.
CCOOk eta UGTk ontzat hartu dituzte zuzendaritzaren proposamenak.