Tom Boonenek berriro eman du positibo, kokainagatik

2009ko maiatzaren 9a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Tom Boonen (Belgika, 1980) Quick Step taldeko txirrindulariak positibo eman du berriz ere, kokainagatik, apirilaren 24 eta 25 artean egindako kontrol batean, gaur Belgikako bi egunkarik argitaratu dutenez. Hamar egun lehenago Paris-Roubaix klasiko garrantzitsua irabazi zuen.

Atzo Boonenen etxea miatu egin zuten Turnhouteko (Belgika) Auzitegiko langileek, epaitegiko iturriek baieztatu dutenez.

Ia duela urtebete ere kokainagatik eman zuen positibo. Hala ere, Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak ez zion zigorrik jarri. Frantziako Tourrak eta Suitzako Itzuliak, ordea, ez zioten proba horietan korritzen utzi.

Palmares zabala du Boonenek. Esprinter bikaina da eta klasikoetan ere oso ondo moldatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.