Udalak atentatua gaitzestu du ezohiko udalbatzarrean

2008ko maiatzaren 14a
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Legutioko (Araba) Udalak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, Pedro Berriozabal (EA) alkateak deituta, eta hilketa eta atentatua "erabat" gaitzestu ditu. EAk lau zinegotzi ditu -alkatea barne-, EAJk beste lau eta PSE-EEk bat; 2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANVi ez zion legez aurkezten utzi Espainiako Justiziak -ezker abertzaleak urteetan eduki izan du han alkatetza-.

Udalak elkartasuna adierazi die atentatuan kaltetuak izan direnei eta horien senideei, eta "indarkeria eta terrorismoa desagertzeko, eta euskal herritarrak bakean eta askatasunean bizitzeko lanean" segituko duela dio.

Bihar eguerdirako elkarretaratzea deitu du. Udaletxearen aurrean egingo dute.

1.600 lagun bizi dira Legution.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.