Eurostat-ek urtarrileko inflazioaren datuak ere jakinarazi ditu; horien arabera, kontsumo prezioen indizea %0,8 jaitsi zen eta, ondorioz, %1,1ean gelditu zen urte arteko tasa. Kopuru hori 1999ko uztailaz geroztik eman den kopururik baxuena da -garai hartan ez zegoen euroa indarrean-.
Abenduan euroguneko inflazioa %1,6an zegoen eta duela urtebete %3,2an.
EBn prezioek ere behera egin zuten (%0,69); horrenbestez, inflazioaren urte arteko tasa %1,7koa izan zen. Abenduan %2,2koa zen inflazioa eta duela urtebete %3,4koa.
Urtarrilean prezioen beherakadarik handiena Zipren (-%2,3), Maltan (-%2,2) eta Belgikan (-%1,9) izan zen. Eurogunean, soilik Eslovakian eta Finlandian jaitsi ziren prezioak; horietan, %0,3ko igoera izan zen. Herbehereetan, bere aldetik, prezioek ez zuten aldaketarik izan. EBko estatu kideen artean, Lituanian (%2,6), Letonian (%2,1) eta Txekiar Errepublikan (%1,4) igo ziren prezioak.
Edari alkoholdunek eta tabakoak izan zuten gorakadarik handiena (%3,2), baita etxebizitzak (%3,1), eta hotel eta jatetxeek ere (%3,0). Aldiz, garraioan (-%3,2), komunikazioetan (-%1,9) eta arropetan (-%0,6) eman zen jaitsierarik nabarmenena.
Urtarrilean prezioek %0,8 egin zuten behera eurogunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu