Vic-eko udaletxeko bandera independentista erre dute

2012ko irailaren 25a
15:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Lagun batzuek Vic-eko (Katalunia) udaletxean zintzilik zegoen bandera independentistari su eman diote bart. Ikurra duela egun batzuetatik zegoen han.

Udalak esan duenez, goizeko hirurak aldera erre dute: aulki batzuk elkarren gainean jarrita bandera zegoen lekuraino iristea lortu dute, kendu egin dute eta su eman diote ondoren.

Udalak beste bandera independentista bat ipini du gero.

Udaletxeak eremu publikoetan Kataluniaren independentziaren aldeko bandera jartzen ari dira azken asteetan. Calellakoa izan da azkena; berriki jarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.