VW-ko gatazkaren kronologia

2006ko uztailaren 28a
15:28
Entzun 00:00:0000:00:00


LANDABEN: 19 HILABETEKO GATAZKA

2005. urtea

Apirilak 1. UGT, CCOO, LAB eta CCk proposamen bateratua aurkeztu zuten.

Apirilak 21. VWko lan itunean malgutasuna ezartzea ezinbestekoa zela erantzun zuen. Urtean gehienez 13 larunbatetan lan egitea proposatu zuen.

Abuztuak 22. Negoziazioak hasi ziren.

Abuztuak 30. VWk onartu zuen Landabenera produkzio gehiago eramateko zailtasunak zituela. Nafarroako Gobernuak sindikatuak presionatu zituen.

Irailak 7. Malgutasuna onartu ezean, kaleratzeak iradoki zituen VWk. Sindikatuen arabera, «zail» zegoen negoziazioa.

Irailak 22. Ikuspuntuak gerturatzeko bilerek ez zuten espero zuten fruiturik eman.

Urriak 11. Soldataren %100a jasotzearen truke, lan txanda berriak eta plus batzuk kentzea nahi zuen VWk. Langileak kexu ziren, ez zutelako geroa bermatzen.

Azaroak 4. Lan itun berria onartu arte 2002koa ezartzea ebatzi zuen Nafarroako Auzitegiak.

Azaroak 21. 210eguneko lanaldia, eta 12 eguneko lan poltsa proposatu zuen VWk.

2006. urtea

Urtarrilak 26. Langileek CCOO-UGT, eta CGT-LAB sindikatuen proposamenen artean bozkatu zuten, eta gutxigatik izan arren, lehenak atera ziren garaile.

Otsailak 2. VWen azken eskaintza: 208 eguneko lanaldia eta 11 eguneko lan poltsa.

Martxoak 2. Azken eskaintza baztertu zuten.

Martxoak 27. VWk lan itun bat proposatu zuen, baina ez zen onartua izan.

Apirilak 11. Langile batzuk lan uztea egin, eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean istiluak izan zituzten foruzainekin.

Apirilak 21. VW estutzeko, apirilaren 26 eta 28rako lan uzteak deitu zituzten.

Apirilak 25. VWko zuzendaritzak Landeneko produkzioaren zati bat Europako Ekialdera eramango zuela kaleratu zen Alemaniako Handesbatt egunkarian. Ez zuten datarik zehazten.

Apirilak 27. VWk bost langile kaleratu zituen, gaixo-agiri gehiegi hartzen zituztela argudiatuta. Guztira 14 langile kaleratu zituen.

Maiatzak 3. LAB, CGT eta CCOOk elkarretaratzeak egin zituzten Iruñeko bost biribilgunetan, Hitzarmen Justu Baten Alde lelopean. UGTri batasun sindikala mantentzeko eskatu zioten.

Maiatzak 5. Langileen seme-alabek deituta manifestazioa egin zuten, Lan Prekarietaterik Gabeko Etorkizun Baten Alde lelopean.

Maiatzak 31. Zuzendaritzak lan itun berri bat proposatu zuen. Akordio bat lortu ezean, etorkizuneko inbertsioak kentzeko mehatxua egin zuen VWk.

Ekainak 15. UGTko eta VWko langileen batzordeko buru Josu Sanchez Brunaren dimisioa eskatu zuten 2.000 langilek.

Ekainak 16. Urtarrilaren 26ko lan ituna babestu behar dela esan zuen UGTk.

Ekainak 29. Langileen batzordeak urtarrilaren 26ko lan ituna babestea erabaki zuen.

Uztailak 3. Produkzioaren zati bat Belgikara eramango zutela kaleratu zen Alemaniako Der Spiegel astekarian.

Uztailak 9. Poloaren ekoizpena Iruñean mantenduko zela esan zuen VWk.

Uztailak 19. Langileen batzordeak zuzendaritzarekin akordio bat lortu zuen kaleraturiko langileen inguruan.

Uztailak 22. Lan itun bat proposatu zuen VWk, maiatzaren 31aren antzekoa.

Uztailak 27. CCOOren eta UGTren lan itunak onartzeko erreferenduma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.