Xabier Urdin libre utzi dute, baldintzarik gabe

2007ko azaroaren 24a
18:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak kale erasoak egin izana leporatuta aste honetan Burlatan (Nafarroa) atxilotutako sei gazteak gaur ari dira pasatzen Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean Juan del Olmo epailearen aurretik, eta honek libre utzi du haietako bat: Xabier Urdin. Baldintzarik gabe utzi du aske. "Oso tratu txarra" jaso duela salatu du Urdinek.

Askatasunak dioenez, beste bi gazte ere eraman dituzte epailearen aurrera, baina auzitegiak oraindik ez du argibiderik eman horiekiko, ezta beste hirurekiko ere.

Xabier Urdinez gain, Aitor Torrea, David Urdin, Iñigo Gulina, Iker Gorriz eta Jose Javier Oses atzeman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.