Zentsura mozioa eskatzeko arrazoiak "erortzen" ari direla uste du Barcinak

2014ko otsailaren 24a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez da prebarikaziorik izan, alderantziz, Nafarroako presidenteak esan duenez, ikerketa batzordean egiten diren agerraldiei buruz bere iritsia ematerakoan: Ogasun Departamentuak egindako "ekintza guztiak legalak izan dira, ez da esku sartzerik izan, are gehiago, eginbeharrak bete ditu".

Hori da Nafarroako presidentearen ustez, ikerketa batzordean agerian geratzen ari dena. Mozio zentsurari buruz galdeginda erantzun du "horri PSNk erantzun beharko" diola, bere ustez ez baitago horretarako arrazoirik. "Ezin du minutu bat gehiago ere pasa alderdi sozialistak egia esan aurretik".

Barcinak nabarmendu du "oso garrantzitsua" dela, bestetik,  PSNk Bildurekiko duen jarrera argitzea. "Esan behar digute ea hitz egin dute zentsura mozioa aurkezteko asmoaren inguruan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.