Zer da Egonkortasun Plana?

2014ko apirilaren 29a
20:57
Entzun

Zer da Egonkortasun Plana? Frantziak hurrengo lau urteotan bere kontuak nola orekatu behar dituen azaltzen duen plana da.

Norentzat da? Europako Batzordearentzat batez ere. Ikusita Greziaren kontu publikoei buruzko gezurrek nolako krisia eragin zuten, Europako Batasunak erabaki zuen aurrerantzean kontu publikoen gaineko kontrol zorrotzagoa egitea. Batzordearen botere berrien artean dago lan hori egitea. Planean defizita, zorra edo beste aldagai bat makroekonomiko batean huts egiteko aukerak ikusten baditu, zuzentzeko eska diezaioke estatu bati, baita zigortu ere neurriak ez direla hartu uste badu.

Zer dio Frantziaren planak? Ozta-ozta bada ere, bete egingo duela EBk jarritako defizitaren muga: %3 edo hortik behera 2015erako.  Aurten %4,3koa izan du.

Nola egingo du? Duela bi urte agintea hartu zuenetik, Hollandek zerga saldo bat igo ditu. Orain gastu publikoa murrizteko ordua dela dio. 50.000 milioi euro  kendu nahi ditu aurrekontuetatik: 10.000 milioi osasuneko aurrekontuetatik, 11.000 milioi gizarte segurantzatik, 11.000 milioi tokiko erakundeetatik, eta 18.000 milioi gastu orokorretik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.