Guadalajaran (Mexiko) 2004ko kongresuan idazleek nobelagintzaz eta egungo munduaz dituzten iritziak azaldu zituzten, eta Jose Saramagoren pasarte hauxe jaso zuen BERRIArako Jon Alonsok:
"Esan dezagun Proust arte, zegoen ideia zela, nobelak, egitura bezala, arau batzuk zeuzkala, nahiz eta arau hauek nahiko malguak eta zabalak izan, zeren, esaterako, Flauberten araua ez baitzen Zolarena bezalakoa. Proust eta batez ere Kafkarengandik, gehi gero etorri den guztiarekin, nobela askatasun-eremu bihurtu da. Alegia, harrezkero ez dago arau betebeharreko bat, baizik eta, aitzitik, nobela bihurtu da nolabaiteko espazio literario bat, zeinean elkar baitaiteke ez bakarrik filosofia, baizik eta baita poesia, antzerkia, eta are zientzia ere, nobelaren bidez iristeko, posible balitz, gure garaiko ezagutzaren batuketa edo bilduma bat, pixka bat poema klasikoetan gertatzen zen bezala, haietan biltzen baitzen beren garaiko ezagutzaren summa bat. Dena gerta daitekeen lekua izatea da nobelaren nahia, eta gizakiaren ezagutza guztia sar zitekeen tokia izatea. Nik ez dakit horrenbeste lortzen dudan, baina asmoa behintzat hor dago".
Zer den nobela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu