Zubeldia: "Nire sentsaziorik onenak berreskuratu ditut Tour honetan"

2012ko uztailaren 21a
18:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Haimar Zubeldia "pozik" agertu da gaurko erlojupekoaren amaieran. 42. izan da, Bradley Wigginsengandik 5.32ra, baina egindako lanari esker sailkapen nagusian postu bat egin du aurrera, eta Tourra seigarren postuan amaituko du, beraz. "Nire sentsaziorik onenak berreskuratu ditut Tour honetan".

"Gustura aritu naiz, zaila da Tourraren azken txanpa honetan sentsazio onak izatea, baina nuen guztia eman dut", adierazi du. Sailkapenean aurretik zuen Cadel Evansen denbora txarrak animatu egin duela esan du, eta "sari polita" dela "hirugarren aldiz Tourreko lehen hamarretan amaitzea". Aurrez, bi aldiz bosgarren izana da Euskaltel-Euskadin zela (2003an eta 2007an) eta horregatik, berriz ere "sentsaziorik onenak" berreskuratu dituela azpimarratu du.

"Tentuz prestatu nuen Tourra, eta hasiera batean nire lana beste batzuei laguntzea zen arren, sailkapen nagusia lehiatu dut azkenerako". Taldeko giroari dagokionez, "Tour zaila" izan da Zubeldiarentzat.

Bihar prentsaurrekoa emango du, azkeneko etapan abiatu baino lehen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.