Testamentu
 solidarioa

Euskarazko egunkari nazionalak segida izan dezan.

Zer da testamentu solidario bat?


Testamentua egitearen helburua zera izan ohi da, modu soil eta bizkor batean tramiteak erraztea familiari eta ingurukoei. Izan ere, testamenturik egiten ez bada, legeak erabakitzen du nori banatzen zaizkion ondasunak. Legearen arabera, oinordeko batzuk derrigorrezkoak dira, eta, derrigorrezko oinordekorik ez balego, Estatuak edo diputazioak jasoko lituzke ondasunak.

Testamentu solidario baten bidez gizartean eragin dezakezu, zuk aukeratutako erakunde edota ekimenak sustatuz. Zure testamentuan kausa solidario bat edo gehiago sar ditzakezu zure ondareak etorkizunean ere eragin positiboa izan dezan.


Zertarako egin testamentu solidarioa BERRIAri?


Euskaldunoi informazio fidagarria libre ematen jarraitzeko, BERRIAk ezinbestekoa du komunitatearen sostengua. Milaka herritarrek babesten dute urtero euskarazko egunkari nazionala beren ekarpen ekonomikoaren bidez. Testamentu solidarioko onuradunen artean BERRIA jarriz gero, euskarazko kalitatezko informazio horren etorkizuna bermatzen laguntzeko aukera zabaltzen duzu, hil ondoren ere. Dohaintza bakoitza, edozein neurritakoa dela ere, laguntza handikoa izan daiteke BERRIAren proiektua babesteko: euskaldunoi kalitatezko informazioa bermatzeko, kazetari eta langileen soldata duinak bermatzeko, hedabideen sektorearen erronkei behar bezala heltzeko, proiektuaren segida ziurtatzeko.


Nola egin dezaket testamentu solidarioa?


• Ondo hausnartu zein erakunderi utzi nahi diozun zure ondarea. BERRIA oinordeko bakar gisa jar dezakezu, edo ondarearen ehuneko baten onuradun gisa, beste erakunde batzuekin batera. Erakundeari diru edo ondasun kantitate jakin bat ematea ere erabaki dezakezu. Erakundearen izen ofiziala zein den jakin behar duzu testamentuan erabiltzeko.

• Testamentuan sar daitezkeen ondareak hainbat motatakoak izan daitezke: dirua, bonu edota baloreetako diru kantitate jakin bat, higiezinak, lursailak, bitxiak, artelanak eta abar.

• Zure borondatea etorkizunean errespetatuko dela bermatzeko modurik onena testamentua notario baten aurrean egitea da. 50 euro inguruko kostua izan ohi du, eta testamentuaren kopia gorde beharko duzu.

• BERRIA zure testamentuaren onuradunetako bat bada, aukera duzu BERRIAri horren berri emateko, hark jarraipena egin ahal izan dezan.



BERRIA ZURE TESTAMENTUAN SARTZEKO BEHARREZKOAK DIREN IDENTIFIKAZIO DATUAK


Berria hedabideen fundazioa, IFK: G71006795

Iratxeko Monasterioa 45, 13. 31011 Iruñea



Informazio gehiagorako: [email protected]

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.