Urkullu, haserre ertzainen protesta zaratatsua dela eta

2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko zenbait goi kargudunek hartu zuten parte atzoko ekitaldian, eta Ertzainak Borrokan taldeak aukera hori baliatu zuen protesta zaratatsua egiteko. Ekitaldia karpa batean izan zenez, barruan ere ozen entzun ziren Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatzen zuten oihuak, besteak beste. Justu Iñigo Urkulluk hitza hartu zuenean isildu ziren. Haserre mintzatu zen lehendakaria: «Sentitzen dut ni hemen egoteak halako egoera deserosoa eragitea. Gizarte aniztunetan ezinbestekoa da errespetuzko jarrerak izatea; asko dugu ikasteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.