Azalduko lidake norbaitek prentsan agertu den 21-0ko biribil hori zero zenbakia den edo o bokala? Batek esan didalako zero zenbakia dela eta zera esan gura duela: Euskal Herriak Espainiari hogeita bat eta zero irabazi diola demokrazian, tolerantzian, etikan..., baina beste batek esan dit o bokala dela eta esan gura duela 21 orkestraren soinuz gortuko dugula Espainiako gobernua euskal preso politikoak etxeratzen ez dituen bitartean.
Gustatuko litzaidake egia zein den jakitea, inork argitu baleza, neuk ere gol festa horretan edo orkestra horietan parte har dezadan.
Zuzendariari
21-0
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu