Pep Guardiola ez da HYPERLINK http://www.fcbarcelona.cat/Barçaren entrenatzailea izango datorren denboraldian. Erabakia azaltzeko, prentsaurrekoa eman zuen, katalanez, eta mundu osoko kazetariak eta zaleak berari adi egon ziren. Mundu osokoak!
Une hartan, hemengo kirolariak imajinatu nituen egoera berean… eta hemengo ordezkari politikoak eta sindikalak, enpresa munduko buruzagiak… eta neure burua ere imajinatu nuen egoera horretan, oso ohikoa izaten baita gure artean hizkuntza mendekotasuna praktikatzea, alegia, erdarara aldatzea solaskidea euskal hiztuna ez denean, edo euskal hiztuna ez dela suposatzen dugunean, gatazkatsuak izan litezkeen egoerak saihestu nahian. Baina Guardiolak katalanez egin zuen, esan zituenak ulertzeko interesa zutenek ulertzeko modua egin zuten…
Espazioak irabazten ari gara eta horretarako gure portaerak, hizkuntzarekin leialak izateak, eragin nabarmena du. Euskaraz aritzen diren pertsona eleaniztunen eredua beharrezkoa da; haiekin batera, hizkuntzaren ezagutza txikiagoa dutenek lagungarriak diren urratsak egin behar dituzte.
Jauzi kualitatiboa lortu nahi izatera, pausoak eman behar ditugu, jarrera baikorra eta konfiantzazkoa adieraziz. Pep bezalako pertsona HYPERLINK http://www.soziolinguistika.org/eralaneraldatzaileak behar ditugu, norberak egiten duena baino gehiago egitera motibatuko duten pertsona erreferenteak behar ditugu, maila guztietan, norberetik hasita.
Zuzendariari
¡Ben fet, Pep!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu