Egoera ekonomiko bereziki ona dutenek, dirudienez, ez dakite oraindik zerga berezia ordainduko duten ala ez. Kontu hau argitzeko lehenago definitu behar da zeintzuk diren benetako aberatsak. Nago zerrenda luzeak egin daitezkeela, baina ni konformatuko nintzateke adibide gutxi batzuekin: «Botin jauna, Francisco Gonzalez, Ortega... ». Azken finean, Estatuko aristokrazia ekonomikoa osatzen dutenak.
Horiek, pribilegiatuak izan arren, ez dute gustuko halako zerga berezia ordaintzea. Ziur aski «pobretuko dira», eta hainbeste «Ian egitea» kostatu zaion fortuna ez dute ezertan gutxitu nahi. Handi-mandi horientzat miseria hutsa da ordaindu beharrekoa, baina politikariek, beldur handiz, aldez aurretik, baimena eskatzen diete zerga hori abiatzeko. Izan ere, politikariek badakite dirudunak haserretzen badira kargua ere ezbaian daukatela aberatsen txotxongiloak baino ez direlako.
Langileentzat hain larria den egoera ekonomikoa probestuz zinezko aberatsek dirutza eskandalagarria irabazten dute. Horrek ez du esannahi inolako gupidarik sentitzen dutenik besteekiko. Are gehiago oraindik, nik uste dut krisi egoeran irabaziak etengabe igotzen direla eta hain zuzen ere politikoen bitartez inposatzen dizkigutela neurri gogorrenak, jakin dezagun benetako aberastasuna zertan datzan eta «demokrazia» honen onuradunak nortzuk diren.
Zuzendariari
Aberatsek ere negar egiten dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu