Denok dakigun bezala, kontua da uda garaian bereziki (ez bakarrik) goza dezakegun giro bereziak zein ohikoaez den alaitasun xumeak eramangaitzaketela euforia neurrigabe batera. Hala, bizitza alaitu nahian, prest gaude, ziur asko inoiz baino gehiago, gurebizimodu petrala ezabatzera edoleuntzera (horretarako beste aukera osasuntsuagorik ikusten ez dugunez), mota guztietako suspergarriakkontsumituz.
Azken estatistikek diotenarenarabera, drogen kontsumoa igo eginda nabarmen. Alkohola eta tabakoa beti izango ditugu denok oso eskura, neurri batean edo bestean, haiek kontsumituz gusturago jartzeko. Droga horiek beti egongo dira gehien kontsumitzen direnen artean, alkohola izanik hilkortasun tasa handiena sortzen duena, hori ahazten saiatzen garen arren.
Berri pozgarritzat har dezakegu, ostera, heroina modu harrigarrian jaitsi dela, ahaztu barik, zoritxarrez, edozein unetan hori alda daitekeela. Horretaz gainera, Ingalaterran frogatu daoso berri pozgarria dena, metadona hartzearekin heroinaren kontsumitzaileen kopuruak behera egin duela, alegia.
Kokainaren kontsumoak gutxitu beharrean gora eta gora egiten duela ikus dezakegu, eta, aldi berean, zantzu guztiek adierazten dutenez, nahastuta agertu da Tetramisolekin; albaitaritzan erabiltzen den produktu bat da, ezin okerragoa osasunarentzat. Droga horrek ekar ditzakeen kalteen artean daude sukarra, giharretako mina, urduritasuna, zefaleak, arazo gastrikoak, zorabioak eta abar.
Testuinguru horretan izen propioa hartzen ari da beste droga bat, oraintxe arte ezagutzen ez genuena: Doves Red deiturikoa. Antza denez, oraindik gure esparruan ez da agertu, baina Europan jadanik heriotza batzuen eragiledela egiaztatu dute. Datozkigun berriekesaten digute oso droga arriskutsua dela.
Extasiaren antzera, substantzia berri horrek egoera fisikoan nahiz psikologikoan oso eragin tamalgarria omen du. Takikardia eta hipertermia daude ondorioen artean, eta, neurri desegokian hartuz gero, heriotza eragin dezake berehala.
Zuzendariari
Adi euforia dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu