Zuzendariari

Adiskidetu

2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Artikulu batean horrela zioen batek, Alfredo Rubalcabaren hasierako diskurtsoaren gainean: «Rubalcaba Zapateroren politikagintzatik urruntzen saiatu da, eta keinu bat egin nahi izan die M15eko kideei». Egia da hauteskunde erreformarekin M15ekoek eskatutakoei erantzuten zaiela, baina funtsean ez dio erantzuten demokraziaren hutsunerik handienari.

PSOEk eta PPk bultzatuta, PNVren eta CiUren laguntzaz eta IUren isiltasunarekin, LOREG deitzen den legea erreformatu da aurten. Urtarrilaren 28ko 2/2011 Lege Organiko berri aren bidez zailtasun handiagoa jartzen zaie parlamentaririk ez duten partiduei. Hau da, «gure» PNVren eta beste hiru talde autokraten azken tongoa gure demokrazia ustel honi. Inongo lotsarik gabe, oraindik PSOEko hautagaiak dioena: «Demokraziak badu nagusi bat: herritarrak». Oraindik zentzu gutxiago du. Demokraziaren deskripzio txukunena hau litzateke: «Denentzako joko arau berdinak dituen sistema». Hauteskunde sistemarik onenak ere ez du lortuko herri honetako herritarrak «demokraziaren nagusi» izaterik, lau urtean behin izan ezik. Horretarako, lege bat aldatu beharko litzateke: Herri Araudiari Buruzko Lege Organikoa ILP 3/1984, Konstituzioaren 87.3. Artikulutik eratorria. Hori da M15ekoen eskaera nagusia, Rubalcabak ez ikusiarena egin diona.

Hauteskunde sistema aldatu eta Alemanian bezala egiteak, adibidez, parlamentuan jende gehiago ordezkatzea lekarke, baina ez luke konponduko Lege Organiko horrek sortutako arazoa herriari ordezkaritza emateko. Batez ere, herri kontsulta eta erreferendumean sinesten dutenentzat. Abstentzioa (%37) bada beti jende multzo handiena biltzen duena, eta herritarren %80k babesten badute M15 mugimendua (The Economist), laster irits liteke joera hori gehiengo absolutura. Hala bada, zer motibazio eman diezaioke herri honi hauteskunde sistema berri batek, perfektuena bada ere?

Rafael Vazquez Garcia Granadako Unibertsitateko Teoria Politikoko irakasleak demokrazia berritze bat eskatzen du: «Gizarte bizi baten falta sumatzen dut, partiduen mezuetatik urruntzen dena, eta botere publikoei erantzukizuna eskatuko diena». Haren arabera, parte hartzeko bideak jarri behar dira, eztabaidak edo Internet bidez proposamenak egiteko, herritarren eta politikarien artean… berriz adiskidetzeko bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.