Adiskidetu behar omen dugu orain. «Presoez, iheslariez eta Espainiaren batasunez gero hitz egingo dugu». «Adiskidetu gaitezen denok. Onartu egungo legedia eta ikusiko dugu». «Adiskidetu aurrena, eta neuk 31 eskutik dudala, hitz egingo dugu gero». Horiek, ordea, ez dute adiskidetzeko borondatea erakusten. Horiek adiskidetzearena ez, baizik eta, beste izen bat dute. Exijentzia asko eta borondate gutxi gauza onerako.
Batzuek berradiskidetze hitza nahiago dute. Hitzak hitz, ordea, noiz izan gara adiskideak lehenago? Nola izan gaitezke gu, gure izaera, gure eskubideak ukatzen dituenaren adiskide? Gure herria, identitatea, hizkuntza, erabakimena… ukatzen duenaren adiskide? Noiz izan gara inbaditu gintuztenaren adiskide? Nola berradiskidetu gatazka politikoa ukatzen duenarekin? Gatazkarik ez badago, ez dago adiskidetzearen beharrik!
Horrek guztiak egoera jasanezina bideratzeko grebara jotzen duten langileen eskarmentua gogorarazten dit. «Utzi greba egiteari eta negoziatuko dugu», esaten zaie. Behin greba utzita, aldeetako batek ez du inongo presarik izaten gauzak aldatzeko eta egoera usteltzen usten du berriro.
Adiskidetzearena berandu baino lehen politikoki konpondu beharreko gatazka da. Eta ez da konponduko bestea ukatuz, herri honek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatuz, edota Gasteizko pulpitutik mezu apokaliptikoak botatzeko herriaren borondatea bihurrituz. Ulertze onari, hitz gutxi.
Zuzendariari
Adiskidetzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu