Zuzendariari

Aitanari lagun diezaiogun

Tolosa.
2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Pasa den egunean Tarazonako Aitanaren arazoaren berri izan nuen. Bihotzeko gaitz bat dauka jaiotzatik. Eta denbora asko pasatzerako, Bostongo ospitale batean biriketako ebakuntza bat beharrezkoa du; bestela, hiltzeko arriskua dauka. Ebakuntza hori egiteko diru laguntza eskatzeko eta bere gaixotasunari aurre egin ahal izan diezaion, plastikozko tapoiak bidaltzea eskatu dute. Seur-en bidez bidal daitezke, eta doan. Horregatik, bide honen bitartez eskatu nahi diet haur hau hiltzen ikusi nahi ez duten guztiei —ziur oraindik asko ez direla ohartu ekimen horretaz; horrelako kontuak atera beharko lituzkete telebistan, eta ez botatzen duten zaborra— plastikozko tapoiak gorde eta Seur-en bitartez bidali ditzatela Aitanarengana laguntza irits dadin. Tapoi horiek biltegi batean gordetzen dituzte, eta gero saldu. Dirua ateratzen dute ebakuntzako gastuak ordaindu ahal izateko. Eta, bestela, dirua ere igor daiteke. Sarean dagokanpaina zabal-zabal esplikatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.