Antenarik Ez taldeak alegazioak aurkeztu ditu Donostiako Ingurugiro Departamentuan, Telefonica Moviles España enpresak Teresa de Calcutako epaitegian zortzi antena dituen telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat eta San Martin kaleko epaitegian bost antena berri jartzeko asmoaren aurka. Teresa de Calcutako alegazioak aurkezteko 595 bizilagunen sinadurak jaso dira, eta San Martineko kasuan, 147 sinadura. Alegazioak aurkezteko argudioak honako hauek dira:
1. Maastricheko hitzarmenean jasotzen den zuhurtzia printzipioa.
2. 2009ko apirilaren 2an Europako Parlamentuko ebazpenean azaltzen diren eremu elektromagnetikoekin loturiko osasunari buruzko gogoetak.
3. 1985/7 Erregimen lokaleko lege araultzailea: «50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek ingurugiroa babesteko zerbitzua eskaini behar dute».
4. Inguru horiek gune sensibleak dira, ikastola, haurtzaindegi, jolastokia… baitaude.
3/1998-ko Euskadiko Ingurugiroaren babeserako legean jasotzen denez, 34. artikuluan, udaletxeari daukan eskumena abian jar dezala eskatzen diogu eta ingurugiroaren babeserako mugako balioak eta alerta-atalaseak finkatu ditzala. Aldi berean, Auzitegi Gorenak ematen dizkion eskumenak bere egin ditzala eskatzen diogu, eta ez dezala aurreko udalbatzak egin zuena egin: eskumen horiei uko egin. Telefoniako antenei buruzko ordenantza arautzaile berria egiten ez den bitartean, lizentzia berririk ez ematea eskatzen dugu.
Idoia Errasti.
Zuzendariari
Antenarik Ez taldearen eskaerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu