Zuzendariari

Antxonen hutsunea

Jokin Ansorena Miner.
2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
22 urte Tolosan lanean, 22 urte Tolosan nolabait bizitzen, egunean orduak ematen eta, nolabait, herri handi honen arima egunez egun deskubritzen. Gauza on asko tartean, eta horietan handienetakoa Antxon ezagutu ahal izana., Bere hutsunea ikaragarri sentituko genuela adierazi nion Mari Jose alargunari. Berehala esan nion neure buruari: nondik atera duk esaldi ponposo hori, askotan erretorika hutsa izaten dena? Eta berehala erantzun nion: bihotzetik eta kobentzimendutik. Bera ez dagoen lekuan bera egongo da beti, ez dugu inoiz ahaztuko, erretorika guztien gainetik, leku bat irabazi duelako, bere itzalak ez gaituelako utziko, haragitan ez bada ere, bere arnasaren freskura eta poza aldean edukiko ditugulako., Urte hauetan egokitu zaizkidan lanetako bat Tolosako Olentzerorena egingo zuena fitxatzea izan da. Deitu orduko esan zidan baietz. Hiru baldintza jarri zituen: Olentzerok begi gorria eramango zuela, eta bakailaoa zintzilik. Argia berak lortuko zuela, eta bakailaoa udalak jartzeko. Gainera, berak urte batekoa bakarrik egingo zuela, ez zuela betiko ezer nahi. Bi lehenengoak aise bete genituen; hirugarrena ezinezkoa izan da. Non aurkitu bera bezalakorik?, Aurten beteko dugu zoritxarrez hirugarren baldintza. Ziur Antxon izango dela Olentzero berriari ongietorria ematen lehenengoa. Bere begi gorriarekin erakutsiko dio bidea, eta festa amaitzean, lana bukatu eta etxeko patxadan, han izango du Antxon Bandres Zaraguetak prestatutako bakailao kazola zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.