Zuzendariari

'Argitzen'

Hernani.
2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Atez atekoari buruz,honela zioen irakurle batek prentsara bidalitako idatzi batean: «Niri ez zait atsegina egiten…». Bere herrian bost edukiontziko sistemaren bitartez egiten zela bilketa eta hilean behin poltsa txiki bat baino ez zuela betetzen «aho zabaleko» edukiontzira botatzeko. Guzti hau kontuan izanda, edukiontziekin eta atez ateko biltzeko sistemarekin emaitza berdinak lor daitezkeela esaten zigun. Orduan nola liteke Gipuzkoako Diputazioak eta Bilduk gehiengoa duen herrietan hain zorrotz ezartzea atez atekoa, jakinda bilketa askoz garestiago dela?

Edukiontzien bidez egiten den bilketan emaitzak gerturatuko ziren atez atezkoen emaitzetara, gehiengoa herritarrok kudeatuko bagenu herritar horrek adierazten duen ardurarekin. Herritar arduratsu horren jarrera errauste planta batentzako «etsaitsua» baita, eta ingurumenerako eta ekonomia aurrezteko «aingerutsua». Horregatik, hainbeste urteren ondoren, gipuzkoarrok lehengo agintarietatik ez dugu inoiz jaso izan ez eredurik ezta heziketarik ere, gure sukaldeetan sailkatzeko eta nahastu gabe zaborrontzietan husteko, Europako herri gehienetan egiten duten modura, ikastetxetatik hasita.

Gaur egun oraindik adierazten duten bezala atez atekoaren aurka azaltzen diren PNV, PSE eta PPk, FFCn mesederako ahalik eta gehiena nahastuta biltzeko asmoa dute, nahiz eta birziklatzeko balio izan, eta errauste planta egongo balitz, su eman, elektrizitatea sortu etaestatutik 3,5 milioi euroko prima kobratu urtero… Sabotaje ekologiko hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.