Zuzendariari
Arrauna ez da futbola!
Ekainak 17, Legutio (Araba), Euskadiko arraun olinpikoko txapelketa. Eguraldi ederra, jende ugari. Ekitaldi jendetsuetan jartzen dituzten komun horietako lauzpabost, gerizperik ez, edari eta ogitartekoak saltzen zituen furgoneta bat. Arratsaldeko seiak pasata, dominak banatzen hasteko ordua, podiumik ez, megafonia kaskarra eta Euskadiko txapelketa izanik, ereserkia, eta hori bai, gaztelania hutsean hitz egiten zuen hizlaria. Tamalgarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu