Zuzendariari

Autobus geltokia Donostiarentzat, Erribera onena

Egia Bizirik, Amigos del Ferrocarril, Loiolako Erribera.
Donostia.
2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Dokumentu hau sinatu dugunok Donostiako autobus geltoki berriaren kokalekuak arduratzen gaitu. Datozen asteotan Udalak honen inguruko behin betiko erabakia hartuko duela dirudienez, zera adierazi nahi dugu:

1 - Urte luzez baldintza kaxkarreko behin-behineko geltoki bat izan dugu. Bada garaia egungo eta etorkizuneko beharrei aurreko egingo dien autobus geltoki berri bat egiteko.

2 - Intermodalitatea da lehenengo faktore erabakigarria. Alde horretatik, gertuko bi trenbideekin (Renfe eta Euskotren) lotura izateari beharrezkoa deritzogu, horiek baitira bidaiariek autobus geltokira joateko gehien erabiliko dituzten garraiobideak.

3 - Iristeko erraztasuna da bigarren faktore nagusia. Horrek kokapen zentral bat eskatzen du derrigor, hau da, hiriaren grabitate zentrotik hurbil. Hortaz gain, hiriko sarrera-irteerekin ongi komunikatua behar du izan, autobusei eta hiriko zirkulazioari ahalik eta traba gutxien sortze aldera.

4 - Geltoki hau aurrera begirako proiektu gisa ulertzen dugu. Beraz, uste dugu egoki dimentsionatu behar direla, hau da, nahikoa espaziorekin, bai kanpoan bai eta barruan ere, bidaiari eta operadoreen beharrei erantzuteko.

Horregatik guztiagatik,adierazi nahi dugu Loiolako Erribera dela geltokia kokatzeko lekurik aproposena, bai eta aurrez aipaturiko irizpide eta interesei egokien erantzuten diena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.