Krisi ekonomikoa gainditzeko beste bitarteko eraginkorrago batzuk badirela begi-bistakoa da. Hala, egungo egoera kaskarra iraultzea lor dezaketen aukeretako batzuk honako hauek izan daitezke: herrialdeen ekoizpen zein kontsumo maila gutxiagotu eta munduko baliabideak teknologia aurreratuen erabilpenaren bitartez era basatiago baten ustiatzeko aukerari muzin egin.
Bi dira aldaketa gauzatzeko egon daitezkeen aukerak: lehena, estatuek gure bizitzan erabakitzeko duten boterea errespetatzen jarraitzea da, zenbat lan egingo dugun haiek erabaki eta etekinak lanak ondoen burutu dituztenekin bakarrik partekatuko dituztela onartu; bigarrena, aldiz, gizakiak bizitza garatzeko daukan gaitasunean sinestea da; erantzukizuna hartzeko nahian zein ahalmenean, hain zuzen.
Estatu baten egitura edozein dela ere, beti izango da derrigorrean totalitarioa; izan ere, bere helburu nagusienetako bat gizarteari mugak jartzea baita. Ondorioz, egungo estatu burges demokratikoak, nazio bataiatuak, antzinako estatu absolutista haiek bezain krudelak dira.
Euskal Herriak mendeetan bere seme-alabek egindako borrokaren ondorioen aztarna argiak dauzka bere nortasunean. Baita, ideologien jakitate horretan, ekarpen esanguratsuak lortzearren harro izateko arrazoi nahikorik. Beraz, anarkia hitzaren benetako esanahia autoritate gabezia bada, badu gureak ederki definitzen gaituen sinonimo aproposagorik.
Zuzendariari
Autoeraketa; irauteko eta iraultzeko giltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu