Nork sinesten dio Gasteizko PPko alkate berriari, Javier Maroto jaunari, esaten duenean ez duela nahi BAIC egitea diru asko kostatzen delako? Esan al du inoiz gelditzen duela betiko? Ez da izango kosta ahala kosta estali nahi duela, esate baterako, autobuseko geltokia kokatzen zen lekua, eta gero, bi edo hiru urte barru, PPk nahi zuen lekuan eraikitzeko, Musikako paseoan? Zenbat diru berriro gastatu beharko dugu gasteiztarrek kontu partidista eta harroputz honengatik?
Mesedez, alderdi guztiek BAIC egin nahi baduzue, zergatik ez zarete moldatzen eraikuntzaren erritmoa finantziatziora, gure dirua xahutu gabe egitasmo eta kokapenak aldatuz? Izugarri lotsagarria da!
Mesedez, autobus geltoki logistikoki perfektua badago Forondako atean (teknikaren aldetik, ez politikotik), zergatik ezkutatu nahi duzue enparantza batean, non kaosa besterik ez duen eragingo?
Mesedez, tontolapikotzat ez hartu eta zentzuz jokatu!
Raul Pereda. Gasteiz.
Lagun taldean Erronkari inguruan ibili gara asteburuan, eta sorpresa hartu dugu Orreaga ingurura joan, eta handik Auritzen barrena. Euskaldun akonplejatu gisa, baina euskaraz galdetu dugu hango eta hemengo berri, eta bai Orreagan, bai Auritzen, turismo bulegoan eta ostatuetan Erronkariko euskara jatorrean erantzun digute gehienek. Eta erantzun ez digutenei ere ez zaie arrotza egin hizkuntza. Lotsa sentitu dugu gero konplexuengatik.
Ainara Etxeberria. Durango.
Zuzendariari
Bai Center. Gezurra!? Burguete Auritz da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu