Zuzendariari

Baita zuri ere

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Malmö. Danimarkatik maiz abiatzen diren haizeteek garraiaturiko eskuineko korronteei oraindik ere ezkerreko atzamar luzeena agerian agurtzeko ohitura galdu ez duen hiria. Paris edo Birmingham bezalako hiriei ere noizbait gerizpea emanda dagoen anaia txikia. Suedieraz gain arabieraz ere mintzatzen ikasi duen kukuaren bizitokia.

Bertan kokatzen da Rosendal auzoa. Kultura desberdinei elkar ulertzen lagunduko dien eztabaida-mahaia. Mundu globalizatu honek sortutako hondakinak berrerabiltzeko aukera eskainiko dizkigun ustearen metafora. Demokraziaren alde ederra.

Hiri honetako udal-agintari eta poliziaburuek aurki sinatuko duten hitzarmenaren ondorioz, bertako polizia indarrei batez ere arabiar herrialdeetatik emigratutako herritarrekin elkar ulertzeko aukera hobea emango diete, laster abian jarriko diren arabiera ikastaroetan parte hartzeko gonbita eskainiz. Helburua, frustrazioek bideratuta polizia jomugatzat hartu eta maizegi hitzak erabili gabe mintzatzera behartuak izaten diren auzo horretako biztanleekin era adiskidetsuago baten hurbiltzeko aukera izatea.

Borondate zintzoan sinesten dutenak joan daitezela europako beste polizia indarrekin adiskidetza beharrezkoa dela harrotzen duten foruzain, gendarme, ertzain, polizia nazional eta guardia zibilen polizia etxeetera, eta bide batez agurtu ditzatela nire partez bertako langile eskuzabal horiek, baina ez ahaztu, ez euskarazko egun ona emanez, arabierazko salam allekum-a baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.