Zuzendariari

'Balioaz' artikuluari erantzuna

Irama Martin.
2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Onintzaren testua irakurri ondoren, hausnarketa egin dut. Testua polita zein mingarria iruditu zaidalako. Onintzaren ustez, jende ugarik bizitza pasatzen du bere curriculumari begiratzen eta hura lantzen, bizitzako beste gauza batzuen aurrean ez ikusiarena eginez. Berak, berriz, nahiago du bere karrerako ikusi ez dituen gauzak egin, ikasi eta gozatu. Horrek esan nahi du Maslowk bere piramidean azaltzen zituen beharrak osatuta dauzkala. Hortaz, Onintza Maslowen piramideko azken mailan dago. Hori zortea hori!

Nire kasuan, piramideko bigarren mailan nago. Hau da, ziurtasuna bermatu behar dut. Beste batzuk bezala, krisia dela medio, langabezian nago. Horregatik, nire ikasketekin lotura edo zerikusia duten gauzak ikasten ari naiz. Izan ere, nahitaez nire curriculuma bete, osatu, hobetu beharra dut lan bat erdiesteko. Hortaz, bai, nire ikasketak bizitzari lotu ordez, karrera bati lotzen dizkiot.

Nahiz eta nire bizitzak arlo asko dituela jakin, oraindik orain gehien inporta zaidana lanaren ziurtasuna da. Lana baldin badut, nik nahi ditudan gauzak egin, ordaindu, goza ditzakedalako. Esan nahi dudana da benetan eduki nahiko nukeela Onintzak duen zortea. Tamalez, ez da horrela, eta nire bizitza aurrera eramateko, dirua behar dut. Eta dirua lortzeko, lana erdietsi behar dut, eta lana erdiesteko, nire curriculuma hobetu behar dut. Hori dena lortuz gero, nire balkoiko atea zabaltzen dudanean aurrean dudana neureago sentitu ahal izango nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.