Irailaren 25ean hainbat ikusle bildu ginen Donostiako Aquariumean Barrura begiratzeko leihoak ikusteko. Bi gauza bereiziko nituzke: bata, filma arte lan mota baten gisa hartuta; bestea, narrazioa bera, protagonistak eskaintzen dizkiguten sentimenduak, adierazpenak, penak, duintasunez eginiko adierazpenak eta inori errespetua faltatu gabe eta inor isekatu gabe, eginikoak. Bost testigantza, bost bizi, bost egoera, bost zuzendari, bost ikuspuntu eta hamaika komentario. Filma ikusi gabe daukaten hainbatek tokiz kanpo egindako komentarioak entzun ditut, eta filma honekin hartu duten erabakien artean, azkenetakoa, Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutakoa, pelikularen kopia eskatzen, ez hankarik ez bururik ez duen eskaera bat da.
Bigarrenik, filma artelan gisa hartuta. Landua eta zaindua bere irudietan. Erritmoa galdu gabe istorioa batetik bestera pasatzerakoan, ikusleari hainbat datu emanez, arreta ez galtzeko. Musika ere, gaiari ondo landuta eta lotuta.
Bi ordu pasa dira, eta filma bukatuta zine gelan geundenok txalo batzuen ondoren gelditu gara gure eserlekuan, isilik, zer egin jakin gabe, jaiki, alde egin, hitz egin, negar; niri, behintzat, minutu horretan, galdera asko etorri zaizkit burura, baina birekin geratu naiz: Inkisizioaren garaira bueltatu gara? Benetako adierazpen askatasunean bizi gara? Begi bistan dago: Barrura begiratzeko leihoak filmari adierazpen askatasuna urratu egin nahi diote, eta Inkisizioa bereak eta bi egiten ari da.
Zuzendariari
'Barrura begiratzeko leihoak'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu