Lehenbiziko partea: Garai batean Berako Musika Eskola, Herriko Etxean, lehenbiziko solairuan zegoen. Beheko solairuan, berriz. Posta bulegoak ziren. Musika Eskolako gurasoek, rifa baten bitartez, piano hau erosi zuten. 1990/11/28an, goizko zapietan, gutti gotti betti, Berako erretora, Herriko Etxetik kea ateratzen zela konturatu zen eta Berako suhiltzaileei abisatu zien. Mugairiko suhiltzaileak ailegatu eta, arnasa hartzeko tresnak ipini ondoren, denbora gutiz, sua zegoen tokia lokalizatu zuten. Sua itzaldu zen, baina bere lanak egin zituen. Gela horretan piano hau zegoen eta, beroarekin, bere teklatua desegin zen.
Bigarren partea: Herriko Etxean hasi dira obrak egiten eta piano hau handik atera behar zuten. Alkateak pianoa botatzea erabaki zuen. Enteratu nintzenean piano hau bota behar zutela, hurbildu nintzen Herriko Etxera eta, han ziren langileei, piano uztekoz arkupeetan eskatu nien.Kamio-grua batekin nire etxera ekarri nuen. Ze sorpresa hartu nuen, pianoa irekitzean: Barnetik pianoa intaktoa zegoen. Orduan nire planak guztiz aldatu ziren: Pianoak segitu behar zuen pianoa izaten. Orain pianoa soinuak egiten ditu, inguruko jendea alaitzeko, eta Berako gaztetxean egoteko, bere toki egokiena iduritzen zait. Herriarena… herriarentzat eta ez zaborrarentzat.
Pianoaren datuak (Manuel Iriartek, garai horretan Alkatea, eta suhiltzaile boluntarioak emana): Pianoren marka: Astor. Balioa: 500.000 pezeta. Non egina: Errusian.
Zuzendariari
Berako piano honen istorioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu