Zuzendariari

BERRIAren etorkizuna eta paperezko euskarria

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Deustuan Martxelo Otamendik emandako hitzaldian, hari ondo ulertu badiot, BERRIAren gaurko arazo ekonomikoak desagertuko lirateke, baldin eta oraingo harpidedunek harpidetzari eutsiko baliote, paperezko euskarria utzi eta euskarri digitalean bakarrik agertuko balitz. Haatik, Martxeloren ustez, gauzak horrela, harpidedun askok utzi egingo liokete harpidedun izateari. Neure apalean, ez daukat hain argi. Horregatik animatzen zaituztet egunkarian honelako inkesta bat plazaratzera: jarraituko zenuke harpideduna izaten, euskarri digitalean soilik agertuko balitz? (egoeraren larriaz jabeturik, hots, zenbaterainokoak izan diren azken urteotako diru galerak, 200.000 euro urtero, luzaroan ildo beretik jarraituko omen duten diru sarreren murrizketak direla kausa: publizitatea, salmentak eta laguntzak).

Bestalde, gogora ekarri nahi dut, egun, hainbat euskaldunentzat, berria naturala ez ezik ezinbestekoa ere badela. Zoritxarrez, arazoa (BERRIArentzat) da, nahi izanez gero, ezer ordaindu gabe irakurtzeko aukera daukadala. Hortaz, BERRIA irakurtzekotan, ordaindu beharrari ezinbestekoa deritzot, BERRIAk bizirik iraungo badu (60 zentimo, adibidez; makinako kafe ziztrin batengatik ordaindu ohi duguna). Esan gabe doa erabilera kolektiboko guneek (euskaltegiak, liburutegiak, eskolak...) tasa handiagoa ordaindu beharko luketela.

Ogi gogorrari, hagin zorrotza!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.