Zuzendariari

Bertsolarien burmuin pribilegiatua

Luix Marko
Izargain-Areso Taldeko psikologoa
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Azken punttuaren azken hitza: tamalgarria. Errimak bilatzen hasi eta «…erori zaigun harria», «…bertsolarien eztarria», «…euskal intelektualen hutzikeria larria»…

Bertsolarien burmuinaren funtzionamendua ikertuko dute. Bertsozale Elkarteak kolaboratuko du.

Sormena, metafora, hitza, umorearen giltzarria burmuinaren funtzionamendu biologikoan dagoela diote. Bertsozale Elkarteak kolaboratuko du.

Gorputza bere oinarri biologikora murrizten dute; pikutara desira, pikutara sentsibilitatea, pikutara gaitasun sinbolikoa, eremu semantiko sakonak, pikutara gorputz eta identitate horren historia… ez dago psikologia murrizketa biologistatik at. Eta Bertsozale Elkarteak kolaboratuko du.

Eta, gainera, ez da egon linguista, psikologo, artista, intelektual bat ere astakeria honen aurka ahotsa altxatu duena. Hain gara eskasak?

Gure artean prestigioa duen bertsolarien kolektiboarekin kritiko izateko ez gara gai? Ezta laguntzeko ere?

Linguistika generatibo estrukturala, psikologia dinamikoak, estetika, komunikazioa, semiotika ez al dira euskaraz existitzen?

Eredu biologista batetik produkzio artistikoak iker daitez-ke orain? Holako alferreko ergelkeria sasi-zientifikoetan gastatu behar da diru publikoa? Euskaraz egiten delako edozerk balio du? Tamalgarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.