Gasteizko Alkate Jaunari:
Argi dago gure alkate jauna gezurretan ari dela «euskara ez da ukitzen» esaten duenean. Errealitatea guztiz desberdina dugu.
Zur eta lur geratu gara,Udalaren eskaintza kulturalaren berri izan dugunean, eta bertan, euskara hutsean egiten den ekintza bakarra, «Bertsoaren saltsan», ezabatua ikustean. Bakarra esaten dugu, zeren eta euskaraz egiten diren beste ekintza guztiak, gaztelerazko baliokidea dute.
Alkate jaunak ekintza exotikoak kentzeko asmoaazaldu zuen. Izango ote da bertsolaritza «ekintza exotikoa» dela?
Erabaki hau oso larritzat hartzen dugu, euskalkulturaren aurka doala iruditzen zaigulako. Gure desadostasuna adierazten diogu Udalari eta erabakia bertan behera utz dezala exijitzen diogu.
Ainara Balantzategi Ibargoitia.
ZUZENKETA: Akats tekniko baten ondorioz, atzoko BERRIAren 40. orrialdean urtarrileko bi albiste argitaratu ziren, Donostia 2016 fundazioari buruzkoa bata, EuskadikoOrkestra Sinfonikoari buruzkoa bestea. Bestalde, igandeko BERRIAren 44. orrialdean Mikel Asurmendik izenpetuta agertu zen liburu kritika Iratxe Esnaolak idatzia zen.Barkamenak egileei, eta irakurleei.
Zuzendariari
Bertsolaritza, «ekintza exotikoa»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu