25. urteurreneko liburuan Elkartea egiten atalean egiten zaidan aipamenarekin sorpresa hartu dut. 86ko Txapelketaren ondoren, dio, bi proposamen zeuden: «Bat, bertsolaritza txapelketa eta ekitaldi berezien bitartez diru irabaziak ateratzeko helburuekin antolatzea; eta bestea, bertsolaritzaren inguruan zegoen mugimendu guztia elkarte sozio-kultural baten helburuekin antolatzea. Txapelketa antolatzaile ibilitako Pello Aiesta arkitektoak plazen kudeaketa egokia bideratzeko plataforma aldarrikatu zuen bertsolarientzat. «Asegarce moduko bat, bertsolari liga eta guzti, bilera haietan egon zirenek laburbiltzen duten bezala. Parean, Koldo Tapiaren proposamena zegoen».
Ez zeuden bi proposamen; ideia konkretu bat testuingurutik atera eta proposamen orokor bihurtu dute. Nire jarduera (85eko ekainetik 86ko apirilera) antolakuntzara zuzendua zegoen. Finala amaituta, txapelketan aritutako 91 bertsolariek eta bertsozale askok esandakoa adierazi genuen: bertsolari gutxiren artean banatzen zirela plazak eta jaialdiak eta aukerak hobeto banatu zitezkeela.
Nire helburuak bertsolaritzaz disfrutatzea eta nire euskara hobetzea ziren, ez protagonismoa, lanpostu bat, ez eta errekonozimendua ere. Hiru elementu horiek elkartearen sorreraren testuingurura eramanez gero, liburuko adierazpenak egin dituenaren izen-abizenak aterako lirateke.
Idazleari esan aipatzen direnei galdetzea dela egokiena; baina mina eginda dago jada.
Zuzendariari
Bertsozale elkarteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu