Mundu mailan eta Historian zehar liburu batzuek arrakasta paregabea lortu dute. Horiekin adostasun batera heltzen gara, jende askori laket zaizkiolako. Aldi berean, beraiekin argitaletxeek duten diru-gosea asetzen da izugarrizko salmenten bidez. Negozioa eramaten dutenek askoz gehiago saltzen dituzte horiek besteak baino, hobeak direlakoan daudelako.
Bestaldetik, dituzten ezaugarrien artean, bata da oso bukaera ona eta pozgarria dutela. Beste bat izan daiteke intrigaz josita daudela eta oso erraz irakurtzen direla.
Best seller baten aurrean gaudela konturatzen gara hasiera-hasieratik guztiz harrapatuta geratzen garenean, bukatu arte jarraitu nahi dugularik, irakurtzeko zailtasun handirik topatu gabe, une oro sentsazio pozgarriak izanik.
Liburu bat arrakasta bidean kokatzeko, ez ditugu baztertu behar argitaletxe handienek bultzatzen dituzten marketineko kanpaina erraldoiak. Kritikari profesional askorentzat, ostera, oso txarrak dira. Kasu gehienetan, ondo idazteko artearekin zerikusirik ez daukatelako.
Harrigarria suertatzen dena da irakurtzeko inolako ohitutarik ez daukaten pertsonek ere biziki pozik irensten dituztela. Susmoa dut horrek esan nahi duela beraien neurrira eginak izan direla. Beste datu argigarri bat da bolumenari dagokionez sarritan oso luzeak direla. Eta nahiz eta ahalegin handia kostatu, amaieraraino heltzen dira poz-pozik.
Zuzendariari
'Best seller'-ak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu