Urriaren 8an, igandearekin, iluntzeko 22:00etatik aurreraEITB azken hilabeteetan ematen aritu den Beste bat saioan parte hartu genuen Tximeleta plaza taldekook. Aurreko saioetan beste hainbat euskal musika talderekin egin den bezalaxe, gure taldearen jarraipena egin zuten. Aldez aurretik gure esker ona adierazi nahi diegu erreportaje hori egitera etorritako arduradun, kamera eta soinu teknikariei.
Saioan gure taldeaz azaldutakoa garenaren isla da, dudarik gabe; baina gauza batzuk azaldu gabe gelditu dira. Gauza horietako bat, duen esanahiagatik garrantzitsutzat jotzen duguna, kanta bat: Etxerat!. Xabier Silveiraren hitzak (aupa Silver!!) eta gure musika dituen kanta, hain zuzen ere.
«Kilometroak biderkatuz / neurtzen da sentimendua / joan etorrien minaren / distantzietan arakatuz / Etxekoak etxekoekin / etxean, kalean...Etxerat! / Maite zaituztegulako bai / behar zaituztegulako bai / etxean eta biziriknahi / zaituztegulako Etxerat! / Besarkada baten goxoa / oztopatzen duen kristalak / isladatzen du elkartasun / mugaezinaren sendoa / etxekoak etxekoekin / etxean, kalean...Etxerat! / Maitasuna kaiolan sartuz / ezin bihotzik giltzapera / dagoenaren ausentzia / ez dagoenaren berbera da / etxekoak etxekoekin / etxean, kalean...Etxerat! Maite zaituztegulako bai / behar zaituztegulako bai / etxean eta biziriknahi / zaituztegulako Etxerat!»
Ba hori… Maite zaituztegu… Etxerat!!!
Zuzendariari
Beste bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu