Zuzendariari

Bihotza mintzo

Berango.
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Barruko zama arintzeko-edo, nork bere trikimailuak ditu. Nik orriaren zuriari emango diot lehentasuna, eta hitzekin arituko naiz mintzo. Baliteke, egun batzuk igarotakoan, aukeratutako eleek bestelako itxura hartzea, baina une honetan hauxe da nire barruko arrak eskatzen didana. Hasteko, Rojas Marcosen aipu bat ekarriko dut gogora: «Gizaki gehienek baikortasunerantz jotzen badute ere, Europan pertsona gehienek ez dute baikortasunaren alde nabarmen egiten». XVI. eta XVII. mendeetako filosofoen ustez, baikorra izatea pertsona ezjakina edo inozoa izatea zen. Ez dakit orduko gogoetek egun indarra duten, baina hauteskundeen emaitzak ikusita ezin dut baikortasunaren aldeko aldarririk egin. Euskal gizartearen zati handi batek ez du ur handitan sartu nahi, ohituta dago belaunetik behera itsas bazterrean ibiltzen. Lehenagotik ere banekien gizarte honen tipologiak zer itxura duen, baina eskumak lortutako emaitzek harrituta utzi naute. Ez nuen uste, gurean ere, boto pasea horren handia izango zenik. Badakit indar abertzaleok espainolistek baino sostengu handiagoa lortu dugula, espainiarrak batuta %30era ez direla iristen. Badakit lanak eramango gaituela zuzeneko bidetik, baina emaitzak aztertu beharko ditugu. Eskumari sostengua emateko arrazoi bi daude: egoera honek atarramentua emango dizu zurea hobetzeko, edota ezjakina zara. Lehen, espainiarrak ikusten nituen leku guztietan; orain, mozorrotutako independentistak. Aukeran, azkenak hobeak dira, baina eskuma, edozein abizen duela ere, eskuma da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.