Zuzendariari

Bildu, Donostian, txirrinduaren aurka

Helena Frank.
Donibane Lohizune.
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Donostiako udal gobernua apartheid politikoa indarrean zegoenean onartutako araudia aplikatzen ari da. Txirrindularien aurkako guda piztu du soilik udalaren behar ekonomikoak asetze aldera. Batetik, txirrina eta linternak jartzera behartzen gaitu. Bestetik, aurikularrekin egotea, sakelakoa erabiltzea eta espaloitik ibiltzea galarazten du. Araudia bere osotasunean akats bat dela iruditzen zait.

Nola liteke neurri horien aplikazioa ezkerrekotzat jotzen den alderdi baten eskutik? Ez al duzue ikusten askatasun murrizpen horrek ezer gutxi duela ezkerretik? Ez al duzue ikusten Aresek Ertzaintzarekin jokatzen duen moduan jokatzen ari zaretela Udaltzaingoarekin? Hainbeste urtetako borroka, Odonen araudia zuzen-zuzen betetzeko? Bidegorririk ez dagoen gunetan—Donostiako kale guztiak kontuan hartuta bidegorri kopurua hutsaren hurrengo da— errepidetik ibiltzea ez al du arrisku gehiago sortarazten? Ez al du

autoen joan-etorria zeharo mantsotuko? Ez al dugu bizia arriskuan jartzen txirrindulariok? Ez al duzue uste oinezkoek pairatzen duten arriskua gaur egun ezer gutxi dela txirrindulariok errepideetan jasango dugunarekinalderatuta? Ez al duzue ezagutzen, esaterako, Ricardo eta Javier Otxoaren kasua?Hori al da garraiobide iraunkorrenari egingo diozuen ekarpena?

Askatasun haizea al dabil? Donostian ez, bederen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.