Gernikako bonbardaketaren 75. urteurren honetan, gertaera hori nahiko hurbiletik eta beldurrez beteta bizi izan zuen familia batekoa naizela aitortu behar dut, baina gaur egungoaz jardungo dut. Errigoitira amarenera joan naizenean, euskal telebistako lehenengo katean Elorrioko eliza ederretik ematen izan duten Bariku Santuko meza entzuten egon da. Ni sinestuna ez naizen arren, amarekin elizkizunaren ederra, Martin Aranbarri abadearen eta beste irakurleen Bizkaiko euskararen ederra gozatzen egon naiz, bat-batean gaztelaniazko bikoizketa antzeko batek, indartsu, euskarazko ahots guztiak guztiz estali dituen arte. Amorru bizia sentitu dut. Eta bakarrik gozatu ahal izan ditut sermoiaren azken hitz gutxi batzuk Aranbarri abadearen ahotik, haren hizkera eta hizketarako gaitasun zoragarriaz, zapalduen alde bizitza eman zuen Jesusi buruz. Telebistako beste kate baten, ordea, inori ez zaio bururatu gaztelaniaz ari den abadearen ahotsa zapaldu edo estaltzerik. Zelan gertatzen da Euskal Herrian norbere hizkuntzarekiko hain errespetu gutxi? Aurrekoan, euskaraz zegoena entzuteagatik, euskal telebista 1 ipini, eta natura dokumentala zein teletabiak ingelesez, garaitu eta garatu den espeziearen erakusgarri.
Zapaltzaileen biolentzia eta errespetu falta itzelaz gertatuak eta baimenduak dira hilketa hauek guztiak, gazte athletic zalearena barne. Eta, jakina, baita ere une baten ezin entzutea euskararik telebista kate baten ere ez, euskal telebistako lehenengo katean ere ez.
Zuzendariari
Biolentzia eta errespetu falta itzelaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu