Esnatu naizenean, kezka bat izan dut buruan: gerta al daiteke corralito-a hemen ere jazotzea? Inoiz ailegatuko ez zen erreskatea heldu da. Eta, dirudienez, lagundu ordez, sakon-sakonera garamatza. Beraz, zer pentsa dezakegu? Sekula santan gertatuko ez zena errealitate bihurtzeko zorian dago, eta badirudi bestea ere hel daitekeela. Ematen du egoera beltz hau beltzago jar daitekeela. Izan ere, beti badago ilunago jartzeko aukera. Horren aurrean, zalantzak dira ditudan guztiak. Tamalez, nireak ez dira bakarrak. Beharbada, hemendik aurrera, zalantzatan bizi beharko dugu.
Antza, bizi-kalitatea izan beharrean, bizi-zalantza izango dugu.
Zuzendariari
Bizi-zalantza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu