Zuzendariari

Bonbardaketa boluntarioa

Jesus Mari Alberdi.
Gernika-Lumo.
2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Gure teilatuari harrika aritu gara aste honetan Gernika-Lumon. Nor eta Israelek Espainian duen kontsula hartu dute gure agintariek udaletxean! Bakearen Hirian palestinarren zapaltzaileak errege! Lotsa sentitu dut berria jakitean. Bilduren boto-emaile gisa, ulertezina zait koalizioaren jarrera. Ezker Abertzaleak eta EAk zein orain Bilduk hainbat aldiz defendatu dute Palestina udalean. Horretarako, palestinar herriaren bandera jarri dute udaletxean, mozioak aurkeztu eta onartu dituzte, orain dela hiruzpalau urte bertako ordezkariak hartu genituen bonbardaketaren urteurrenean… zer eta orain Palestina txiki-txiki egin duen estatu sionista eskuak zabalik hartzeko! Lekutan geratu dira Israeli boikota egiteko kanpainak. Koalizio independentista eta ezkertiar bat ezin da horrelako kontradikzioan erori. Jarrera horiekin geuk bonbardatzen dugu azken 75 urteetan berreraikitakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.