Zuzendariari

Curro & Jaimito

Zubieta.
2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Egia baizik ez. Honela: edade handiko senitarteko bat moja dugu Bilbon. Sekula ez da sartu politikan, ekonomian, ekologian, etc. Mojatasunak eman dizkio azken 50 urteetan bizitzeko poza eta indarrak. Kaleko bizitzari dagokionez, behin ere ez du agertu kezkarik, berdin izan dio betidanik beltza edo zuria. Moja tipikoa, beraz. Erdalduna. Orain lau urte inguru elkartu eta, botoa eman al zuen galdetu genion. «Bai, bai, eman dut, hau serio dagoelako; zerbait aldatu behar da hemen, aldaketa beharrezkoa da…». Urtebetetzea berriro suertatuz, aresti berriro elkartu eta, botoa emango al duen galdetu beharko. «Nik? Ez dut horretaz ulertzen, ez dut sekula bozkatu». Bai, burua galtzen da, adin kontuak dira. Ui!, ahaztuta, kasik: mojategi horretako superiora Madre Basagoiti zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.