Zuzendariari
Decathlon
Aurrekoan, euskaltegiko egunerokotasunetik aterata joan nintzen zuen dendara, Etxabarrin dagoen dendara. Harro sartu nintzen bainu-jantzi baten bila giro elebidun horretara —kartelak bi hizkuntzatan idatziak daude eta biak ulertzeko kapaz naiz—. Aldagelara jo nuen; eta han barruan… Baina, zer arraio! Euskarak berriro erronka bat eskaini zidan: «eZkerrik asko» esaldia jarrita zegoen kartel batean. Orduan, ideia berri bat etorri zitzaidan burura: Decathlon euskararen alde dagoenez, ziur nago Euskaltzaindiarekin, euskaltegiekin, alegia, euskara bultzatu nahi duten instituzio guztiekin konplizitatea daukala eta euskara ikasten ari garenoi probak jartzen dizkigutela ea adi gauden…Hori konpromisoa, hori!! Beraz, eSkertzekoa da zuek egiten ari zaretena. Zuei bai, eSkerrik asko!!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu