Zuzendariari

Egoera berria

Andoain
2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Batzuentzat, aurrerakoia izatea ezkerreko alderdi bati bozkatzea da; niretzat, berriz, aurrerakoia izatea esfortzu amankomunal batean parte hartzea da. Zentzu horretan, Bilduren garaipenak ilusioa ekarri dit, jendea prest baitago esfortzu partekatua egitera. Ideia horrek bi hitzetan laburbilduz: Gipuzkoarron elkartasuna.

Esandakoa egiaztatzeko pare bat adibide jarriko ditut: Etxegarateko ordainsariarena eta errauste plantarena.

Lehenengo kasuan, oraingo Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duen bezala, behar diren ordainsariak bakarrik jarriko dira, inola ere ez dirua irabazteko helburuarekin, eta horrez gain, hori gertatzeko, derrigorrez bide alternatiboa egon behar da, eta ez orain arte Etxegaraterekin egin nahi zuten bezala.

Bestalde, errauste plantari buruz, ahaldun nagusiak esan duena oso koherentea iruditzen zait, herritarren artean eztabaida bat hasi nahi duelako.

Garitano jaunaren ustez, atez ateko sistema ez denez irtenbide bakarra, beste proposamen batzuk entzuteko prest dago; adibidez, bosgarren zakarrontziarena. Sistema hori erosoagoa da, baina ondo egiteko, herritarrek oso kontzientziatuak egon behar dute; bestela, ez du funtzionatuko.

Lau urte azkar pasatzen dira, eta orduan kontuak egiteko garaia izango da; bitartean, lanera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.